Hormetan gora igo eta Elkartean jarduera baten bila bazabiltza, hemen klubeko rokodromoan eskalada egitea eskaintzen dizugu.
Adin ezberdinentzako klaseak eskaintzen dira eta izen-emateak bulegoetan bertan edo posta elektronikoaren bidez egin daitezke [email protected] helbidean.
Klaseak, ordutegia eta prezioak:
Astelehenetan 17:00etatik 18:00etara 6-9 urte bitartekoak: Prezioa: 18 €/ hileko (gehienez 8 pertsona)
Astelehenetan, 18:00etatik 19,30era, 10 eta 15 urte bitartekoak: 25 €/ hileko (gehienez 10 pertsona)
Astelehenetan 19,30etatik 21etara, 16 urtetik aurrera: 25 €/ hileko (gehienez 10 pertsona)

