Maiatzaren 24an, larunbata, San Juan – Donibane Kirol Elkarteak sendabelarrei buruzko tailerra antolatu du Silvia Akerretaren eskutik. Jarduera goizez izango da, 9:30etik 13:30era, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea bulegoetan. 3 euroko kostua du.
Gure bazkide guztiak izena ematera animatzen ditugu, asko ikasiko duten jardunaldi atseginaz gozatuko baitute. Tailerrean garatuko diren ekintzen artean, parte-hartzaileek ukendu orbaintzailea eta erromero alkohola egiten ikasiko dute, eta etxera eraman ahal izango dira.
Anima zaitez! Zure zain gaude!

