
San Juan – Donibane Kirol Elkartearen Pintura Tailerrak marrazki naturalari buruzko ikastaro berezi bat proposatzen du. Ekainean zehar asteartero emango da pintura gelan. Jarduera 17:00etatik 19:00etara izango da.
Praktikarako beharrezko materialak honako hauek izango dira: arkatza (2B), goma eta marrazketa-blocka (gomendatua A3)
Gutxienez 3 laguneko taldea behar da jarduerari ekiteko.
Ikastaroan objektuek jasotzen dituzten proportzioak eta argia landuko dira. Helburua da ereduen formak eta proportzioak ahalik eta fideltasun handienarekin atzematen ikastea, eta argi-itzalen balorazio egokian sentsibilizatzea.
12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.
Ikastaroaren prezioa: 35 euro.
Izena emateko epea 2025eko maiatzaren 30ean amaituko da, bulegoetan edo [email protected] helbide elektronikoan.
