Oraindik ez duzu Martxa Nordikoan izena eman? Ba oraindik garaiz zaude!
Aprobetxatu jarduera-ordutegi berria, astelehenero 16:30etik 18:00etara. Interesatuta bazaude, informazio gehiago eska dezakezu eta bulegoetan izena eman. Fitness Aretora ere joan zaitezke eta Soniarekin harremanetan jarri, Martxa Nordikoaren xehetasun eta onura guztiak erakuts diezazkizun.
Zer onura ditu martxa nordikoak?
Immunitate-sistema indartzen du eta ongizate-sentsazioa areagotzen du.
> Besoen eta hanken koordinazioa hobetzen du.
> Muskulatura indartzen du.
> Gorputzeko gantza gutxitzen du.
> Gorputz-jarrera hobetzen du eta bizkarra indartzen du.