Ludoteka – Txikipark araudia

FUNTZIONAMENDU-EGUNAK ETA -ORDUAK

  • Astelehenetik ostegunera, igandeetan eta jai-egunetan: 17:00etatik 20:00etara.
  • Ostiral, larunbat eta jai-egun bezperetan 17:00etatik 20:30era.
  • Urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitarteko denboraldia.

Edukiera: 30 haur. Bazkideak ezingo dira sartu.

Haurtxoen aretoko edukiera: 20 pertsona guztira (haurtxoa + laguntzaile 1).

1.- Aretora sartzeko, bazkide diren haurrek bazkide txartela entregatu beharko dute eta egonaldiaren amaieran jasoko dute. Txartela ezarritako edukiera mantentzeko erabiliko da.

2.- Haur bakoitzak ordubete eta 15 minutu gehienez egon ahal izango da gelan. Edukiera bere mugara iristen ez bada, haurrek nahi duten denbora guztia hartu ahal izango dute. Edukiera betez gero, sartu diren lehenengoak atera beharko dira (erregistro-zerrendaren arabera) iristen diren berriei egoteko aukera emateko.

3.- Haurrak bakarrik sartuko dira. Gurasoek edo gainerako senideek aretotik kanpo itxaron beharko dute.

4.- Aretoan jatea edota edatea debekatuta dago.

5.- Bi aldeetan ezin da zapatilarik erabili eta galtzerdiak jantzita eduki behar dira. Zolan silikona duten galtzerdiak izatea gomendatzen da.

6.- Ludotekako elementuak erabiltzen dituzten haurrek jaso eta dagokien lekuan utzi beharko dituzte.

7.- Haurrak zein helduak dagokien eremuan egongo dira.

* Araudi hau aldatu egin daiteke ikasturtean zehar, zerbitzuaren garapen egokiaren arabera. Behar besteko aurrerapenarekin argitaratuko da.

Comments are closed.