VILLANUEVA – NICUESA PALA LUZEKO TXAPELDUNAK

Donibaneko Ivan Villanueva eta Iñigo Nicuesak, Nafarroako Pala Luzeko Txapelketan garaile atera ziren. Noainen jokaturiko norgehiagoka parekatu baten ostean, azkeneko tantoan erabaki zen, 45 – 44 izanik azkeneko emaitza. Aurrean, Tafallako Asier Muruzabal jokalari bikaina eta Teniseko Mitxel Fernandez izar gaztea izan zituzten.

Paleta eta Motzean hurrengo Nafarroako Txapelketarako 2 taldeen igoerari gehitu behar zaio garaipen hau. Espainiako Txapelketan mailari eutsi eta Euskal Ligan igoera promozioa lortzekotan, denboraldia borobilduko zen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.